ARTEA

“Bosteko” erakusketa ibiltaria, Amorebieta-Etxanon ikusgai

Bosteko erakusketak Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak bildu ditu Habitar/Bizi izenburupean. Orain, Amorebieta-Etxanon izango da abenduaren 12ra arte, eta Arrigorriagan  abenduaren 15etik urtarrilaren 8ra arte, eta hor amaituko da bere ibilbidea. Aurtengoa XXV. edizioa du bost udalerritako (Basauri, Leioa, Getxo, Amorebieta–Etxano eta Arrigorriaga) salen artean koordinatutako erakusketa izan da.

“Pertsonok espazioa nola bizi dugun eta espazio horretaz nola jabetzen garen ulertzeko beharretik” sortu da erakusketa, non erakusten diren obrak hainbat eratakoak diren. Izan ere, pintura, espazioan egindako esku-hartzeak, argazkiak eta gizakientzako babesleku txiki bat ere aurki ditzakegu. “Pieza horiek guztiek erantzuna eman nahi diote ziurrenik jaiotzean egiten dugun eta gure bizitza osoan mantentzen dugun lehen ekintzari: bizitzea.”

Obra horien artistak Izaskun Alonso Saratxaga (Bilbo, 1971), Mikel Garate Aracama (Azkoitia, 1969) eta Jorge Rubio Pinedo (Bilbo, 1972) izan dira, EHUko Arte Ederretako fakultateko irakasleak.
Izaskun Alonso Saratxagak hiru ikuspegitatik heltzen dio pinturari: mihisean gertatzen dena, errealitate birtualean sortzen dena eta espazioan sortzen dena. Hiru jarrera horiek bere giza praktika definitzen dute.
Mikel Garate Aracamak argazki-irudiak memorian uzten duen aztarnan oinarrituta lantzen ditu paisaiak. Leku eta garai desberdinak agertzen dira haietan gertatzen dena behatzen dutenen aurrean.
Jorge Rubio Pinedok ohartarazten digu beharrezkoa dela gizakien babeslekuak sortzea, hobetzeko habitatak, non pertsonek geure burua babestu eta hazi ahal izango dugun.

Hiru artistok bizitzeari buruz planteatzen dituzten askotariko begiradek bat egiten dute erakusketa honetan, zeina arkitektura ikuspegi berrietatik ikusteko gonbidapena baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button