IKUS-ENTZUN

“Sormene” plazak bihar zabalduko ditu bere ateak

Sormenek ateak zabalduko ditu bihar, Galdakaotik mundura. Aurten azaroaren 16tik 21era bitartean bilduko dira makina bat ikusgarri Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, eta streaming bitartez.

Sormene osatuko duten ekintzetan makina bat sortzaile arituko dira, tartean, Formol Laborategia, Gari Otamendi, Esas Elkartea, Galdakaoko Musika Eskola, Eva Ugalde, Maria Luisa Ozaita, Inge Conde, Ines Osinaga, Amak, Sortzearen Bizipoza, Tupust!, Ainara Azpiazu Axpi, Uxue Alberdi, Oihana Arana, edota Soka-Dantzan.

Biharkoa saioan, hilak 16, goizean, Formol laborategiak antzerki tailerra eskainiko du ikasleentzat, eta arratsaldean lehen hitzordua izango da. Maider Oleagak irekiko du egitaraua eta Muga deitzen da pausoa dokumentala aurkeztuko du, Elbira Zipitriaren bizitza oinarri duena. Elbira Zipitria euskara irakasten aritu zen frankismoaren garaietan.

Lanaren sinopsia honakoa duzue: Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elbira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elbirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango. Filma egitea Elbirarengana gerturatzeko modua izango da.

Sormeneren programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button