ARTEA

Amaia Graciaren profil kartografikoak ikusgai La Taller aretoan

Amaia Gracia Azquetak Profil kartografikoak izeneko erakusketa paratu du Bilboko La Taller grabatuko tailer eta galerian. Artistaren obra grafikoa ikusgai dago apirilaren 13ra bitarte.

La Taller aretoan jarritako obrak artistaren lan eskultorikoarekin loturiko lan grafikoa da, problematika beraren inguruan hausnartzen jarraitzeko: “paisaia garaikideak eraikitzea, existitzen ez diren mugak, lurralde-mugak, eta horrek dakarren guztia”. Hori guztia, irudikapen ezberdinetatik eta hainbat hizkuntza plastikotatik proposatzen du.

Hala, erakusketan Atlantikoko Pirinioak irudikatzen dituzten grabatu serie batzuk ikus daitezke. Horretaz gainera, metakrilatoan eginiko serigrafiak ere badira, horiek ere mendiekin lotuta.

La Taller galeriaren webgunean erakusketaren argazki interesgarriak ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button