ARTEA

Artista bekadunen obrak Bilbao Arten

Bekadun 23 artista horiek Bilbao Arte Zentroan garatu dituzte euren arte-proiektuak aurten. Askotarikoa proposamenak dira, hala nola, margolaritza, eskultura, grafika, bideoa, argazkigintza, arte elektronikoa eta instalazioak.

Egitasmo horiek Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioaren laguntzaz garatu dira, BBK 2010 BEKAK baliatuz. Beka-programa horrek, jatorri eta prestakuntza desberdineko artistei aukera ematen die euren sorkuntza-lanak garatzeko, urtero antolatzen diren bi modalitate hauen bidez: lagapen-guneetarako eta tailerretarako bekak.

Ateak irekitako jardunaldi hauek beste lekuetako sortzaileen ordezkaritza ere aurkezten du. Hauek euren arte-egitasmoak Bilbao Arten garatu dituzte urtean zehar Bregenz-eko (Austria) Kunthausekin egindako trukaketa hitzarmenei esker.

Bilbao Artek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button