BESTELAKOAK

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia 2015

Aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia azaroaren 28an ospatuko da Getxoko Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan. Jaialdi horretan parte hartuko duten taldeak honakok izango dira: La tupina (Katalunia), La Estatalá (Galizia), Zango (Euskal Herria) eta Zabaleta eta Motriku (Euskal Herria)

Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Bertan, Oxabiren Lagunak taldea izango da eta ondoren, jaialdian parte hartuko duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko. Bertaratzen diren musikari eta zaleek ere eurekin batera jo, kantatu eta dantzatu ahal izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button