BESTELAKOAK

“Black is Beltza”-ri buruzko erakusketa eta kontzertua

Azaroaren 13an, Black is Beltza izenburuko nobela grafikoa plazaratuko du Talkak; komikian Fermin Muguruza musikariak, Harkaitz Cano idazleak eta Jorge Alderete diseinatzaile mexikarrak parte hartu dute.

Bada, nobedade komiki zale horren harira, erakusketa bat egingo da Alondegian, azaroaren 13an, eta Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 18an, Sonidero León Asmático taldeak joko du; banda horretan hainbat musikarik jotzen dute: Muguruza bera, Koldo Soret, Mikel Txopeitia… talde horrekin batera Tolosako Glaukoma taldeak joko du.

Komikiak kontatzen duen istorioa benetako gertakizun baten oinarritzen da: 1965eko urrian, Iruñeko erraldoien konpartsa, San Fermin jaietako irudi klasiko bat osatzen duena, New York hirira gonbidatu zuten, Bosgarren Etorbidean desfila zezan. Baina garaiko arraza-diskriminazioren ondorioz, bi erraldoi beltz ezin izan ziren kaleratu. Gertaera horretatik abiatuta, Black is Beltza komikiak erraldoietako baten arduradun Manez izenek gaztearen istorioa jasotzen du. Manexek Malcolm X liderraren heriotzak eragindako istiluak ikusiko ditu, Factory zentroko pertsonaia xelebreak ezagutuko ditu, edo Black Panther-en berri izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies