ESZENA

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren “Hau gerra bat da”, Laudion ikusgai

Gaur, abenduak 26, Laudioko Kasinoan, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Hau gerra bat da izeneko pieza ikusteko abagunea egongo da. Bi pase izango dira, 18:00etan, eta 19:30ean..

Hau gerra bat da pieza diziplina anitzeko (hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa) ikuskizuna da, eta bidaia bat gerraren barrunbeetara proposatzen du, publikoaren erabakien arabera, bide bat edo beste hartuko duena. Izan ere, formatu berritzaile batekin publikoak erabakiko du ikuskizunaren garapena. Istorio ez-lineala bat da, gerra bat nola.

“Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da.”

Oholtza gainean, Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga arituko dira. Dramaturgia eta zuzendaritza Mikel Ayllonen eskutik dator, eta musika Igor Arzuagak jarriko du.
“Polifonia erritmiko bat izango da”.

Ikuskizun horrek 2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button