MUSIKA

Rafael Berrio Poch-en azalean

Rafael Berrio musikari donostiarrak Poch musikariaren eta hark zuzendutako Derribos Arias taldearen kantuak joko ditu gaur, Bilboko Kafe Antzokian, Izar & Star zikloaren baitan. Emanaldia goiko aretoan egingo da, 20:30ean, eta Rafael Berrio vs. Poch & Derribos Arias izenburupean iragarri dute.

Donostian aurkeztu zuen proiektu hau iragan apirilean Berriok, Carlos Regok  idatzitako Licencia para aberrar liburuaren aurkezpenaren harira. Liburuak Derribos Arias taldearen historia biltzen du. Berriok, gainera, talde bat eratu du propio kontzertuok egiteko. Talde horretan Asco, los Rígidos, Speed eta Sanchís Y Jocano taldeetan aritutako Iñaki Huarte Fisuras gitarra-jotzaile donostiar mitikoak jotzen du, besteak beste.

Bada, Izar & Star zikloak Bilbora ekarri du egitasmo-omenaldi hori. Hala, bilbotarrek eta ingurukoek Poch jenio donostiarrak idatzitako kantu bikainak entzun ahal izango dituzte, betiere Berrioren eta bere taldearen galbahetik igarota: Branquias bajo el agua, A flúor eta Dios salve al lendakari, besteak beste.

Kontzertua Donostiako Tabakaleran errepikatuko da azaroaren 26an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button