BESTELAKOAK

Bizkaiko museo eta aretoek askotariko jarduerak prestatu dituzte Gabonetarako

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek egitarau zabala atondu dute Gabonak ospatzeko, eta publiko guztiarentzako hogei bat jarduera ezberdin antolatu dituzte.

Bilboko Arkeologi Museoak Gabon arkeologikoak-Arkeogabonak programa antolatuko du abenduaren 28, 29 eta 30ean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Gainera ohiko egitarauaren barruan familientzako tailerrak eta jolasak egingo dira 26an, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Abenduaren 31ra arte museora hurbiltzen diren pertsonek Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkun artista garaikideen Bandera Falsa instalazioa bisitatzeko aukera izango dute; ekitaldi hau Iturfest Jaialdiaren barruan antolatu da.

Bermeoko Arrantzaleen Museoan 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak eskainiko dira abenduaren 28, 29, 30 eta 31n. Gabonetako postalen lehiaketa batek eta Fede Merino argazkilari ospetsuaren Kresala erakusketak osatuko dute museoaren eskaintza.

Muskizko El Pobal Burdinolan Gabonetako tailerrak abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean egingo dira. Jolasean errementariaren etxean familian gozatzeko proposamenetako bat da. Jarduerarekin txikienek burdina lantzen ikasiko dute, hauspoekin berotzen, eta ingudearen gainean forma ugari ematen, olagizon maisuaren azalpenei jarraituz. Gabonetan Olentzeroren Unibertsoa diorama ere badago, Juan Miguel Cortes artistak propio museorako Playmobileko irudiekin egindakoa. “Baso magikoa da, kolorez betea, adin guztietako pertsonak harrituko dituena”.

Bakioko Takolinaren Museoak-Txakolinguneak haurrentzako bi tailer antolatu ditu, abenduaren 29an eta urtarrilaren 4an: Gabonetako eskulanak.

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Gabonetako tailerrak aurkeztuko ditu abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Hainbat jarduera didaktikoren bidez, haurrek Euskal Herriko kultura eta historiara hurbiltzeko aukera izango dute.

Beste alde batetik, Bilboko Rekalde Erakusketa Aretoan Idoia Montón artistaren eta Urtzi Urkixoren erakusketak egongo dira ikusgai, Barriek programazioaren esparruan. Aretoaren programazioan ohiko mintegiak eta tailerrak ere sartzen dira.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button