BESTELAKOAK

Bizkaiko Foru Liburutegiaren egitaraua

Bilbon dagoen Foru Liburutegiaren porgramazioa iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hala, aurten, Irakurketa txokoa eta Irakurle taldea ekimen ezagunez gain, beste hainbat kontu izango dira.

Bihar bertan, esate baterako, eta Letrak eta futbola izeneko ekimenaren baitan, Hernan Casciarik eta Enric Gonzalezek parte hartuko dute futbolaz eta literaturaz berba egiteko. 14an, berriz, Edorta Jimenez, Lutxo Egia eta Andoni Egaña izango dira, eta 21ean, Aitor Lagunas (Panenka), Eduard Sancho (Contra Ed.) eta Emilio Sánchez Mediavilla (Libros del K.O.). Amaitzeko, otsailaren 28an, Elena Medel eta Manuel Vilas solastatuko dira.

Euskaraz irakurtzen gozatzeko eta Irakurketa Txokoak direlakoetan parte hartu ahal izateko, martxoaren 21etik maiatzaren 30era bitartean, Euskarazko Irakurle Taldeak onduko dira ostegunero, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea martxoaren 7tik 20ra bitarte izango da. Aurten, honako idazle hauek parte hartuko dute: Mariasun Landa, Karmele Jaio, Iban Zaldua eta Harkaitz Cano.

Irakurle Taldeak saioen xedea euskarazko irakurketaz gozatzea eta irakurketa txokoetan parte hartzea da. Ostegunetan egingo dira, irailaren 12tik azaroaren 14ra, 18:00-20:00etara (Izena emateko epea: irailaren 2tik 11ra).

Bestalde, gaztelaniazko saioetan parte hartuko duten idazleak hauexek dira: Jon Bilbao, Javier de Isusi, Javier Alcibar, Diego Vasallo eta Rafa Berrio.

Foru Liburutegian egingo diren bestelako jarduera guztien berri nahi izanez gero: bizkaia.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button