BERTSOTAN

Bizkaiko eta Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak jokatu dira

Lesakan jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 35. edizioa, Nafarroako Bertso Eskolen Egunaren baitan. 11 bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Barañaingo Beñat Astizek jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Eki Mateorena izan da. Biek Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartuko dute.

Txapelketan 11 bertsolarik hartu dute parte: Ainhoa Arrizabalaga Sanchez (Iruñea), Amaiur Goñi Elortza (Bera), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Bittori Elizalde Soto (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Etxahun Azkarraga Fernandez (Etxalar), Harriet Artieda Diez (Etxarri-Aranatz), Iraia Agirre Azkarate (Altsasu), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Oinatz Zelaia Gorrotxategi (Bakaiku) eta Olatz Bados Ganuza (Altsasu).
Azkenean, Beñat Astizek bildu du puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna.

Beste aldetik ere, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren bat-bateko finala Igorren jokatu zen asteburuan. Janire Arrizabalaga Gernika-Lumoko bertsolariak jantzi du txapela eta June Diaz izan da bigarrena. Biek kantatuko dute Euskal Herriko Eskolarteko finalean, udazkenean. Beste sei bertsolariak Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Jokin Ansotegi, Maialen Lago eta Peio Lago izan dira.
Bat-bateko finalaren ostean, idatzizko txapelketako sariak ere banatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button