
Bizkaiko Eskolarteko laugarren kanporaketa gaur, hilak 9, izango da Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Saioa, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Joan den asteko astelehenean izan zen lehen saioa. Galdakaon izan zen eta Kelmene Abaitua berriztarrak irabazi zuen. Beraz, finalerako sailkapena lortu zuen. Bigarrena, Gordexolan izan zen eta Enara Gallastegik irabazi zuen. Apirilaren 7an, Igorren, Lasarte aretoan, hirugarrena izan zen, eta bertan, Iradi Barrenetxeak eskuratu zuen finalerako txartela.
Eta diogun moduan, gaur, Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia eta Naroa Iturrioz Durangoko Kurutziaga Ikastolan arituko dira, azken saioan.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera.
Finala maiatzaren 31n jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.