
Igande honetan, urriaren 15ean, Arrigorriagako Lonbo aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa izango da. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta Berrizen kantatuko du, azaroaren 11n.
Hauek izango dira Arrigorriagan kantuan arituko direnak: Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iruri Altzerreka Martinez, Josune Aramendi Perez eta Lurdes Ondaro Mallea,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu zen, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Bittor Altube Sarrionandia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Iker Garitagoitia Astigarraga, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariekin. Hartan, Ibai Amillategik irabazi zuen.
Urriaren 22an izango da beste saio bat Erandion.