
BizkaIdatz XVII. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatu eta indartu nahi ditu.
Aurtengo edizio honetan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira, beti ere euren lanak originalak eta aurretik argitaratu gabekoak badira.
Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana
Betiko legez, idazle batek istorio baten hasiera emango du eta parte-hartzaileek jarraipena ederra eman beharko dute. Aurten, bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Aldiro liburu bat, Oihane Amantegik idatzita, eta Mañana en mi casa, Javier Ibarrolarena.
Idazlanak aurkezteko epea irailaren 11ra arte luzatuko da.
Hemen dituzue datu guztiak.