IKUS-ENTZUN

François Truffaut zuzendariari buruzko zikloaren amaiera, Bilbon

Aurtengoi irailean hasi zen François Truffaut zuzendari frantsesari dedikaturiko zikloa aste honetan amaituko da (abenduaren 18an) BilbaoArteko Art House Zineman.  Zikloan 12 film proiektatu dira aste hauetan guztietan zehar. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetzari esker antolatu da.

Truffautek biluztu eta bere burua erretratatzen du beti. Zinemagilearen bi maitasun ia obsesiboen inguruko proiekzio pertsonala zen bere obra: zinema eta emakumeak. “Bere muinean jatorrizko hutsune bat zuen: gurasoekin erabateko desadostasuna. Hogei bat filmetan, Truffautek interesgarria iruditzen zitzaion guztiaren gakoak arakatu zituen. Garai historikoak eta generoak konbinatu zituen; epopeia historikotik utopia tristera igaro zen zientzia-fikzio klabean”.
Bere karrera 1955ean jarri zen bidean, eta 1984an amaitu zen dramatikoki.

Aste honetan, abenduaren 14 eta 18an, 19:00etan, Vivement dimanche! (1983) filma pantailaratuko da zikloa amaitzeko.
Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, eta nahitaezkoa da musukoa erabiltzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button