ARTEA

Bizi eta lan egin zabor mendien artean

Irungo Kabigorri aretoan, Parekide Elkarteak antolatutako Plastikozko ametsak izeneko argazki erakusketa izango da ikusgai apirilaren 24tik ekainaren 14ra arte. Mostra hori “klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da”.

Erakusketak Bantar Gebang-en kasua azaleratzen du, Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean.

Argazki ikusgarriz osaturiko erakusketa honen bidez, “zenbait hiritako hondakinen zikloa eta bizitza jarri nahi ditugu erakusgai, zabor-mordo erraldoiak direlako gaur egun Indonesiako Jakartan, esate baterako. Indonesiako hiriburua behin baino gehiagotan egon da munduko kutsadura-sailkapeneko lehen postuan, eta, horren ondorioz, arazo ekologiko larriak sortu dira. Plastikozko hondakinengatiko kutsadurak ekosistemak mehatxatzen dituen bitartean, Jakarta bera itsasoan hondoratzen ari da klima-aldaketaren ondorioz. Hemen egingo dugun bidaian, plastikozko hondakinen jatorria, kontsumoa, kutsadura, negozioa… nolakoak diren jakingo dugu. Horrez gain, hondakinak biltzeko eta saltzeko zikloan emakumeen egoera zein den erakutsi nahi dugu, sistema kapitalista eta patriarkaleko biktimak direlako berriro”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button