ARTEA

Kolore eztanda, Monica Lignelliren margolanetan

Monica Lignelli (Argentina, 1968) bokazioz muralista da eta pinturan dihardu buru-belarri. Kolore eztanda izeneko erakusketa paratu du Bilboko  Singular tabernan urriaren 1era arte.

Lignelli 90eko hamarkadan utzi zuen Argentina eta Bartzelonara joan zen. Katalunia aldeko baserri inguruetan hasi zen pintatzen. Hala, bere koadroetan naturaren koloreak, sentsazioak eta formak biltzen hasi zen.

Bere hitzetan, “gauzak igarotzen diren filtro baten antzera sentitzen dut neure burua, eta gauza horiek pinturaren bitartez adierazten ditut”. Horrela, artistaren babesleku den mundu alternatiboa sortzen da.

Frida Khalo eta Picasso maite ditu biziki; batez ere, bigarrenaren obrak erakusten duen balentria. Egun Bilbon bizi den pintorearentzat mihise zuria adierazteko tokia da,  bai eta sublimatzeko ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button