IKUS-ENTZUN

“Itoiz, Udako sesioak” filma, eta kontzertua

Bilboko Zinebi jaialdian estreinaldia egin ostean, Euskal Herri osoko zinema aretoetan pantailaratzen ari da Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak zuzenduriko Itoiz, Udako sesioak (Doxa produkzioak) filma. Otsailaren 15ean, Donapaleuko Saint-Louis gelan emango dute.

Garai hartako nostalgikoen neurrira eginiko lanak hauxe kontatzen du: Juan Carlos Perez gogoeta sakon batean murgilduko da argitaratu gabeko zinta bilduma batean aurkitu ostean. Alde batera utzi nahi izan ditu taldeak momenturik gorenean pop estilora eman zuen aldaketa, eta ostean desegin izana. Itoiz musika taldearen lider izandakoak bidaia katartiko bat hasiko du, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona. Irudietan, fikziokoetan ere,  taldeak 70.hamarkada hasieran rock progresiboan murgilduta igarotako urteak gogoratuko ditu bertan.
Disko onenetako kantek osatuko dute soinu banda ederra, garai haietan musika harekin gozatu dutenen azalean dardarizo bat sentitzeraino.

Eta adi, filmaren emanaldi horren ostean, Foisis Jaunak taldearen kontzertua antolatu da.

Hitzordu bikoitza paregabea!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button