ARTEA

Miguel Lekuona argazkilariaren "Topaketak" izeneko erakusketa Photomuseum aretoan

Miguel Lekuona argazkilariaren erakustea dela eta, Photomuseum-ek bidalitako triptikoan hal esaten da: “Erakusketa honetan hiru argazki sorta azaltzen zaizkigu. Bata, beren ingurunean posatzen edo beren ohizko jardunean ari diren pertsonena; beste bat, hiriko irudiek eta sinbologia erlijiosoa duten egoerek osatua; eta hirugarrena, izadia eta paisaia erakusten dituena.
Begiratuz eta behatuz, Lekuonak, batzuetan, errealitatea
bere ustez erregistratu behar den zerbait bezala aurkezteko
uneak edo erak ikusten ditu.
Bere lanean ehiztari jarrera dauka eta bere kamera gabe,
seguru aski ikusiko ez genukeen sinpletasun bat ematen
die argazkiei.
Lekuonaren argazkigintzak ez du urrutiko paisaia edo
gai exotikorik behar errealitatea begiradak bezain anitza
dela gogorarazteko.”

Wim Wenders-ek, ehiztariaren identitatearekin ere identifikatzen
denak, honela dio: “argazkia beti irudi bikoitza da, gaia erakusten du baina, horren atzean gorderik, kontrako angelua erakusten du: lanean dabilen argazkigilearen argazkia”.

Photomuseum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button