ESZENA

Arte eszenikoen ikuskizunak antolatzeko diru-laguntzak

Bizkaian arte eszenikoen ikuskizunak (musika, dantza eta antzerkia) antolatzeko Foru Aldundiak emango dituen diru-laguntzen oinarriak biltzen dira Garatu programan.

Herri administrazio guztiei onartutako kultura sustatzeko eskumena garatzeko, foru erakunde honek hainbat diru-laguntza ildo ditu, Bizkaiko elkarte, enpresa eta toki erakundeei laguntza emateko beren kultur jarduera gara dezaten. Izan ere, azken urteotan industria kulturalek geroago eta indar handiagoarekin bultzatzen dute Bizkaiko garapen soziokultural eta ekonomikoa, eta horretan oso lagungarri gertatzen dira kultur azpiegiturak, kultur eragile horien lana izugarri errazten baitute.

Horregatik, deialdi honen bidez, gutxienez, bi helburu lortu nahi dira: Bizkaiko Lurralde Historikoan kultur eskaintza erakargarria bermatzea, kultur garapenaren arloan aipatu beharrekoa izango dena; eta era horretako proiektuak egiteko gai diren kultur eragileei laguntza eskaintzea, gero eta egonkortasun maila handiagoak lor ditzaten.

Diru-laguntza eskabidean aurkeztutako proiektuak 2016ko ekitaldiaren barruan burutu beharko dira.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button