ESZENA

Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon dantzariek ikuskizuna eskainiko dute Bilbon

Beren sortze-lan berrirako, Romance-s, Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon nor bere barrura eta isiltasunera bildu dira. 45 minutu bestearen inguruan jira-biraka, besteari helduz, gorputz amodiotsu bakar bat osatuz. Bere sinpletasunean dago ikuskizun honen gakoa: euren espazioa sortzen dute, non ikusleak plazera sentitzen duen. Euren buruez mintzo dira, eta elkarrekin jarraitzeak ematen dien plazeraz.

Euren keinu bakoitza aldi berean asmakizun bat eta atzera begirada bat da: Lancelot eta Ginebra, Jean-Paul Belmondo eta Jean Seberg A bout de souffle-n, Joaquin Phoenix eta Gwyneth Paltrow Two lovers argitaratu berrian.

Beren aldetik, Laurence Yadi eta Nicolas Cantillon ez dira ezein kondairaz baliatzen; horrelako ihesbideak behar izateko baino talentu handiagoa dute. "Hazi egiten dira, baobab baten sustraiak bezala nahasi eta indartsu korapilatzen dira, eta askatu egiten dira besarkada tiranikoa denean".

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button