IKUS-ENTZUN

"Liverpool" filma proiektatuko du FAS Zine Klubean

Lisandro Alonsoren Liverpool filmak Farrel marinel alkoholikoaren istorioa kontatzen du. Ushuaia bere sorterrira heldu da itsasontzi batean, urteetan zehar kanpoan izan ondoren. Bere asmoa da pare bat egunez leku honetan geratzea bere ama bizirik dagoen ikusteko. Elurrez betetako herrixka ezkutuan ikusten du atsoa, dagoeneko oso gaixorik, arinki elbarri dagoen neskato batekin bizi dela…

Alonsoren kamera, dotorezia handiz, kargaontziaren barrutik, Ushuaiako kaleetatik eta elurrez betetako eremu handietako suntsitutako alderdietatik, Ford-en western eta Nicholas Ray-ren melodrama nahasketaren ondorioz, lakoniko eta malenkoniatsuaren arteko tonuaz dago. Soinu eta musikarekin batera filmaren giro menderatzailerako ezinbesteko ekarpenak dira.

Luis Miñarro (Bartzelona, 1949) ekoizlea, publizitate arloan garatu zuen bere lanbidea, 1995etik aurrera zinemagintzan aritu ahal izateko Eddie Saeta bere enpresaren bidez, zeinetan egile-zinemaren aldeko apustu sendoa egin duen (Guerin, Recha, Serra…). Destino eta Dirigido por aldizkarietan zinematografia-kritikaria izan zen eta Arts eta Mirador zinekluben fundatzaile eta kidea da. Halaber, epaimahaikidea izan da hainbat jaialditan eta zenbait unibertsitate eta zinemateketan txostengilea.

Gaur egun, European Film Academy, Espainiako Zinemagintza Arte eta Zientzietako Akademia eta Kataluniako Zinema Ekoizleen Elkarteetako kidea da, besteak beste.

FASek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button