ARTEA

Bilboko udaltegiek Expodistrito programa hartuko dute berriz

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, datorren apirilaren 6an, emango dio hasiera 2010eko bigarren hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko eta Castañoseko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek sei erakusketa ibiltariz gozatu ahal izango dute ekainaren amaierara arte: lau, pintura erakusketak izango dira, eta beste biak bestelako arte adierazpenak erakutsiko dituzte.

Pintura, Sol Mateos, Dolo Marina eta Edurne Rivas artisten eta AmiArte Elkarteko 19 kideren aldetik jasoko da. AmiArte elkarteko kideek hogei lan inguru erakutsiko dituzte, eta bertan agertzen zaizkigun ikuspegiek eta kulturek hiriarekiko emozioa adieraziko dute.

Aranzazu Zabaloren Paisaiak eta konposizioak lore prentsatuekin izeneko erakusketak aukera emango dio ikusleari bizitzaz eta kolorez beterik dauden eta natura eta itxaropena gogorarazten duten lanetatik ibilbidea egiteko. Erakusketa horren barruan, Barrainkuako Udaltegiak bonsai-penjing Miniatura-paisaiak sortzeko arte txinatarra izeneko erakusketa jasoko du maiatzaren 17tik 21era. Erakusketa osatzeko, Bonsaiari buruzko hitzaldia eskainiko da maiatzaren 18an.

Beste aldetik, 2009-2010 ikasturtean Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko Udaltegietan antolatu dituen Arte plastiko, eskulangintza, arte aplikatu eta ikus-entzunezkoen tailerretan parte hartu duten ikasleen lanen aukeraketa eskaintzen da. Bilboko Arte Berreginen Museoan maiatzaren 4tik 16ra bitartean egingo den erakusketa nagusian, eta barruti hauetako udaltegietan egingo diren erakusketa partzialetan ikusi ahal izango dira lan horiek.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button