MUSIKA

Bilboko Udalaren “V. Villasoundbilbao” Lehiaketako emaitzak

Aurtengo Villasoundbilbao Lehiaketak bere emaitzak kaleratu ditu, eta Marmitakotrapbanda (Bizkaia), Reeler (Bizkaia), Maddi (Nafarroa), Kbless (Nafarroa), (H)ondora (Gipuzkoa) eta Mexin (Bizkaia) izango dira V. VillaSoundBilbao lehiaketako mentoring faserako hautatutako sei bakarlari eta taldeak. Haietatik, epaimahaiak Marmitakotrapbanda aukeratu du VSB TOUR 25 egiteko. Horrek esan nahi du lau kontzertu eskainiko dituela Espainian.

Marmitakotrapbanda Bizkaiko talde bat da, eta soinu urbanoak banda-formatuarekin eta zuzeneko musikarekin fusionatzen ditu. Bere oinarriak dira musika urbano modernoaren soinuak, zuzeneko magia, eta euren hizkuntza eta sustraiak.

Diogun moduan, epaimahaiak orain sei artista aukeratu ditu, mentoring pertsonalizatuko saio bat jasotzeko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta ekoizpen-saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik.
VillaSoundBilbao jaialdiak beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, larunbatean egin zen kontzertuan iragarri ziren: BIME Live saria Mexin taldearentzat;  Aste Nagusia saria Reeler taldearentzat; Musika Bulegoa saria: Marmitakotrapbanda taldearentzat; SGAE Fundazioaren saria: Marmitakotrapbanda taldearentzat; eta Bideo Klippa saria: Maddi taldearentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button