EUSKARA XEDE

Bilboko Udalak gazteentzako “Harrapazank” antolatu du beste behin

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Harrapazank gazteentzako euskarazko aisialdi-programaren hamaseigarren edizioa abian jarri du. Bertan gazteek beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko aukera izango dute. Aurten, egungo egoera sanitarioa dela-eta, programazioaren zatirik handiena Interneten bidez gauzatuko da.

Hainbat egitasmo bideratuko dira gazteentzat. Eszena talentu-lehiaketa bat martxan jarriko da da Bilboko gazteek beren trebetasunak erakusteko, dela antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txiste kontaketan edo bestelako arlo batzuetan. Egoera sanitarioak aukera ematen badu, aurreikusita dago azken galak maiatzaren 28an eta 39an ospatzea.

Harrapazank programak ere T(r)ailerrak izeneko atal bat bideratuko du, eta 23 tailer eskainiko dira online web orriaren bidez, otsailean eta martxoan zehar, asteartero.

Bideo-jokoak ere presente izango dira eta horretarako Klikazank bideo-jokoen lehiaketa antolatuko da. Bertoko gazteek eskura izango dituzte bideojokoak euskaraz, elkarrekin jolasteko online. Lehiaketaren helburua da euskararen erabilera sustatzea gazteen ingurune digitalean.

Harrapazank-ek badu aire libreko jardueren eskaintza bat ere (egoera sanitarioak aukera emanez gero gauzatuko dena). Maiatzeko asteburu guztietan graffiti tailerrak, Parkean Party izeneko zirkuitua, eta abar egongo dira.

Azkenik, maiatzaren 22an, Harrapazank jaia egingo da, non jolasak, opariak eta erronkak egongo diren.

Informazio guztia Harrapazank webgunean bilduta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button