MUSIKA

Mikel Andueza eta Josetxo Goia-Aribe + Seidagasa, Iruñeko Baluarten

Iragan urriaren 2an hasi zen MuraJazz izenburuko jazz-zikloa Iruñeko Baluarten, Tommy Caggiani Therion Project egitasmoaren emanaldiarekin. Bada, hil honetan, beste bi hitzordu izango dira, programa horren barruan: hilaren 9an, Mikel Andueza Quartet eta 15ean, Josetxo Goia-Aribe + Seidagasa.

Mikel Andueza saxo-jotzaile nafarra laukote formatuan arituko da, ostiralean, hilak 9. Andueazak Cada 5 segundos izenburuko lana aurkeztuko du.

Josetxo Goia-Aribe saxo-jotzaile nafarra da, eta Seidagasa, berriz, Quique Simón (pianoa) eta José María Pastor (perkusioa) musikariek osatutako taldea da. Abangoardiako hirukote horrek Las Cortinas… izenburuko lana aurkeztuko du: inprobisazio askean oinarritutako jazz disko purua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button