MUSIKA

Bilboko Udal Txistulari Bandak “Lurra Terra” kontzertua eskainiko du

Bilboko Udal Txistulari Bandak Lurra Terra folk kontzertuarekin emango dio hasiera urte honi. Kontzertua gaur berton, urtarrilak 17, izango da, arratsaldeko 19:00etan Euskalduna Jauregiko 0D aretoan.

Oraingo honetan, Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen Txistulari boskoteak Aitor Furundarena akordeoi jotzailea eta Gorka Eskauriaza baxu-elektrikoa izango ditu lagun. Osatuko duten musika doinu tradizionalak folk estilo gaurkotuago batean nahasturik izango da. Hala, euskal musikan, folk musikan eta trikitixan erreferente izan den Kepa Junkeraren zenbait doinu ere entzungo dira, Fasio Lurra terra, Zolloko San Martinak, Odolaren boza edo Bizkaian zehar, besteak beste. Pieza horiekin omenaldi txiki bat egin nahi zaio Junkerari.

Era berean, Furundarenaren beraren obra batzuk ere interpretatuko dira. Eta Xabier Zabala, Iñigo Goikoetxea edo Koldo Basabe bezalako musikarien konposizioak ere entzungo dira. Horiek guztiez gain, nola ez, herri musikan jatorria duten edo egile ezezaguneko hainbat abesti interpretatuko dira.

Bilboko taldearen hurrengo emanaldia urtarrilaren 31n izango da. Oraingo honetan, Txistulari Bandak kontzertu berezia eskainiko du, Sua piztuz izenekoa. Bertan, txistulariek, Zirkozaurre zirku konpainiarekin batera, “beren melodiak eta giza espresioak fusionatuko dituen ikuskizuna aurkeztuko dute, hain desberdinak diren eta aldi berean beren magiak lotzen dituzten bi mundu uztartuz”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button