LITERATURA

Ernestina de Champourcin poesia lehiaketaren XXI. edizioa abian da

Aurkeztutako lanek gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izango dituzte, inprentako tipografian idatzirik (Arial 12 edo antzekoa); lerro artean espazio bikoitza utzi beharko da. Egileak askatasun osoa izango du nahi dituen ahapaldiak, neurriak eta errima erabiltzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean lema eta zein saritara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanen gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu per -tsonalekin batera.

Lanak aurkezteko epea 2010eko irailaren 8an bukatuko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hara bidali beharko dira -Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz-, kanpoaldean «Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa» jarrita.

Lehiaketako xehetasun guztiak Arabako Foru Aldundiaren webgunean jasotzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button