ARTEA

Korapiloak askatzeko egiten dira

Carreras Mugica galeriak El nudo (Korapiloa) erakusketa abiatuko du  uztailaren 30era arte.
Lorena Ancona, Mariana Castillo Deball, Rodrigo Hernandez, Ana Navas, Fernando Palma eta Jorge Satorre artisten obrak ezarri dira ikusgai. Gaur berton, inaugurazioko egunean, Erock Beltran artistak performancea egingo du.

“Korapilo bat, eusteko, oztopatzeko edo lotzeko balio duen egitura itxi bat. Neurtzeko unitatea, zenbait bideren gurutzaketa, edo hostoen sorburu den zurtoineko aldea. Korapiloa pertsonen eta gauzen arteko elkargune ukiezina ere bada; nahita egindako konplikazioa, araututako sistema baten fluxua eragozten duena, baina, aldi berean, bestela barreiatuta egongo liratekeen sistema horretako parteak egituratzen eta baturik dituena. Korapilo guztietan bezala, bera eratzen duten hariak ez daude muturrik muturrera bat eginik, erditik baizik; horregatik, hasiera edo amaiera argia aurkitzea, sarritan, zeregin interesgarria izaten da”.

Kasu honetan, erakusketa honek batuko dituen artisten arteko lotura da, guztiak Mexikon jaio direla, Mexikon bizi direla. Eta belaunaldi desberdinetakoak izan arren, haien lanek bestelako elkarguneak dituzte: arazo gisa aztertzen dute jatorriari edo jatorrizkoari buruzko diskurtsoak, zalantzan jartzen dituzte historiaren narratiba ofizialak, mikrohistoriaren ikasketan txertatzen dira, eta erantzuna ematen diete zenbait ikerketa-prozesuri.

“Korapiloak askatzeko egiten dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button