ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak Panta Rhei Antzerkia omenduko du

Bilboko Nazioarteko XXX. Txotxongilo Jaialdiak Panta Rhei arabar taldea omenduko du azaroaren 3an 19:00etan Barrainkua Kultur Etxean, konpainia horren 25. urteurrenaren harira. Horrekin batera, eta omenduriko taldearen eskutik,  Ipuin txotxongiloak erakusketa inauguratuko dute. Erakusketa zabalik izango da abenduaren 2ra  bitarte.

Panta Rhei Antzerkia Gasteizen eratu zen 1987. urtean. Bere kideak estatuko beste zenbait taldetan arituak dira, hala nola, Cooperativa Teatral Denok edo Teatro Hórdago. Gasteizko talde honek honako lanak burutu ditu, tartean, La Pícara Revuelta, Zugarramurdiko sorginak, eta Alzateko Jauna. Horietako asko Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian ikusi dira, besteak beste.

Ipuin txotxongiloak izeneko erakusketak, berriz, Panta Rhei Antzerkiak azken hamabost urteotan eginiko eszenografia eta ikuskizunen zenbait bilduma jasoko du. Erakusketaren egitura ipuin-txoko batzuetan banatuta dago. Horrez gain, pertsonaia ibiltari bat izango da erakusketa gidatzen.

Ekimenarekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button