LITERATURA

Bilboko Liburu Azokak hainbat hitzordu interesgarri atondu ditu

Egunotan hasiko dira Bilboko Liburu Azokak antolatu dituen lehen ekimenak, maiatzaren 30etik ekainaren 8ra arte luzatuko bada ere. Aurtengoa 55. edizioa izango da, eta Euskadiko Liburu Ganberak antolatu du, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Betiko legez, Bilboko Areatza pasealekuan azken argitalpen-nobedadeak ikusteko aukera egongo da, eta bertan ere hainbat aurkezpen eta literatura-ekitaldi antolatu dira idazleekin batera. Aurtengo nobedadeen artean, Kutxabank Atea Saria dago: Eduardo Mendoza eta Katixa Agirre izango dira saridunak.

Bertan egingo diren ekimenekin batera, Bidebarrieta Kulturgunean beste hainbeste ere egingo dira. Hain zuzen ere, hamar aurkezpen eta literatur hitzordu antolatu dira maiatzaren 27tik ekainaren 9ra arte, tartean, Nazareth Castellanosen El puente donde habititan las mariposas, gaur berton,  maiatzaren 27an. Maiatzaren 30ean, duela gutxi Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso duen Eduardo Mendozaren Tres enigmas para la organización ere aurkeztuko da.
Hortik pasatuko dira Juan José Millás, Fernando León de Arano, Guillermo Arriaga,  César Pérez Gellida, Dolores Redondok, Mircea Cere, Luisa Etxenike,…
Ekainaren 6an, Clara Usón eta Eider Rodríguez izango dira protagonista Miradas: Errenderitik izeneko topaketan.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button