ESZENA

Bilboko Kalealdia bihartik aurrera

Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizioa bihar bertan abiatuko da O Ultimo Momento konpainia frantziarraren eskutik. Aurtengo ekitaldia uztailaren 1etik 5era bitartean egingo da Bilboko hainbat kale eta plazatan.

Lehen egun honetako sei ikuskizunak doakoak eta adin guztietako publikoentzat egokiak dira. Haien artean, Naoto Okada japoniarraren ikuskizuna dago. Yo-yoaren manipulazioan trebatutako artista honek 20na minutuko bi saio eskainiko ditu 17:00etan eta 20:00etan, foru egoitzaren ondoan.
Bestalde, La Soupe aux Étoiles talde frantziarrak ere bi saiotan (19:00etan eta 21:30etan) aurkeztuko du Capharnaüm caravan izenburuko ikuskizuna. Compagnie Salut l’Artiste taldeak bere aldetik, Boutons, rubans, dentelles et petites mousses lana ere egingo du.
Gorka Ganso euskal clownak Walkman ikuskizuna eskainiko du, baita Eta zuk, zein da zure generoa? zirkuko ikuskizunetan oinarritutako 40 minutuko esperimentazio-lana ere.

Bilboko Kalealdiaren edizio honetan, nabarmentzekoak dira Sacekripa konpainia frantziarraren eta Manolo Alcantara artista kataluniarraren emanaldiak. Beste guztiak doakoak diren arren, saio hauetan 2 euroko prezio sinbolikoa ezarri da.

Programazioa noiz eta non egingo den, webgune honetan eskura daiteke: www.bilbokokalealdia.com  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button