BESTELAKOAK

Bilboko Itsasmuseumek programazio berezia prestatu du aste honetan

Azaroaren 20an Bilboko Itsasmuseumek 18 urte beteko ditu, eta data horren harira publiko guztiari zuzendutako programazio berezia prestatu du.

Hala, azaroaren 21era bitartean, museoak hitzaldi bat eta poesia eta emakumeari buruzko jardunaldi bat eskainiko ditu eta etorkizunean asteburuko eskaintza iraunkorraren barruan mantenduko den Escape Room bat irekiko du. Larunbatean ate irekien jardunaldia izango da eta bukatzeko, igandean zuzeneko musika programatu da 13:00etan hasita.

Gaur berton, azaroak 17, Isabel Martin idazleak, Carol Iglesias Espazioa aretoan entzun eta irakur daitekeen Normala dena poesiaren egileak, poesia eta emakumea izeneko jardunaldiaren barruan, bere literatura lan berria aurkeztuko du: Una cosa es una cosa y otra cosa es otra cosa.

Beste zita interesgarria igandeko kontzertua izango da, non Afrika Bibang arituko den. 13:00etan hasita eta aste honetako programazioaren amaiera gisan, musika proposamen ausarta eta berritzailea eskainiko dute. Publiko gazteari zuzendua, “ahalduntzera eta bere buruarengan sinestera gonbidatzen gaitu, musika, emakumea eta euskara uztartuz”.

Datu guztiak Bilboko Itsasmuseumek dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button