BERTSOTAN

Bilboko finalaurrekoa Amets Arzallusentzat

Larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu zen Bilboko Bizkaia frontoian. Hantxe, Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Jone Uria Albizuri, Joanes Illarregi Marzol eta Saioa Alkaiza Guallar bildu ziren, eta guztien artetik, Amets Arzallus izan zen puntu gehien batu zituena, 662 puntu. Atzetik Aitor Mendiluzek 661 puntu zituen, Jone Uriak 637,5 puntu, Joanes Illarregik 621 puntu, Maddalen Arzallusek 609,5 puntu eta Saioa Alkaizak 608,5 puntu.

Saio horren ostean, abenduaren 18ko finalean kantatuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren zehaztu da: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.

Hortaz, hurrengo zita, abenduaren 18an duzue, Iruñeko Nafarroa Arenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.