EMAKUMEA

Bilbok bat egin du Bizkaiko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako sarearekin

Bilboko Udalak onetsi du bat egitea Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarearekin, zeina lanerako eta erakundeen arteko koordinaziorako gune bat baita, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko udalerrien artekoa, berdintasun-politikak bultzatzeko.

Bizkaiko hiriburuko Udalak, Foro berri honetan parte harturik, areagotu egin nahi du gainerako erakundeekiko elkarlana, eta aurrera egin nahi du administrazio publikoetan berdintasun politikak zeharkako bihurtzeko funtsezkoak diren tresnak sistematizatzeko bidean.

Hori dela eta, Nekane Alonsok, Berdintasun Saileko zinegotziak, hau adierazi du: “gu bat gatoz axola handikoa dela tokiko, estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekiko elkarlan estrategikoak sendotzea, eta baita mugimendu feministarekiko elkarlana eta herritar guztiekikoa ere, hartara aukera izango delako elkarrekiko sinergiei heltzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eraginkortasuna, norainokoa eta ikusgaitasuna hobetzearren”.

Nekane Alonsok azaldu du Bilbok baduela ibilbide luze bat egina entitate publiko eta pribatuekiko elkarlanean eta partaidetzan, eta “sare mota hauek lanerako, koordinaziorako, solaskidetzarako, ikasteko eta elkarrekin gogoeta egiteko guneak direla, eta aberasgarriak, eta berdintasunerako politika publikoak finkatzeko lana erraztu dutela, herritar guztien onurarako gertatzen diren politikak, alegia”.

Beste administrazio publiko batzuekin daraman elkarlan honetan, Bilboko Udalak hainbat arauren babesa du, hala nola Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legea eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Udal Ordenantza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button