ESZENA

Artiumek “Dantzan Bilaka” egitarauaren hiru ikuskizun hartuko ditu

Gaur Gasteizko Artium museoan hiru dantza ikuskizun ikusi ahal izango dira, Dantzan Bilaka egitarauaren baitan. Emanaldi hirukoitza 19:30ean hasiko da. Estibaliz Olabarrik Play stands still ikuskizunarekin parte hartuko du, eta Eneko Gilek eta Noemi Vianak, berriz, Tempus obrarekin. Bigarren obra horren zuzendari Nagore Somozak, gainera, saio sopresa bat taularatuko du.

Play stands still honako dio: “Iragarri ahal izatea gertakariak denboran proiektatzea baldin bada, eta ziurgabetasuna amildegirako azken aurreko urratsa, non geratzen da oraina? Bere joko-arauak ezartzen dituen ziurtasunik gabeko mundu batean, zer gertatuko da iragartzeko eta esanahiak sortzeko obsesioa alde batera utzi, eta gertakarien esku geratzen bagara?”.

Tempus, berriz, indibiduo edo bikote batek, nornahik egin dezakeen bidaia da. “Pertsonaia batzuk idazle baten inspirazio moduan gauza ezberdinak kontatuko dizkigute. Pertsonaia horiek idazlearen pasarteen eta ikusleen begien artean kokatuko dira edo idazleak kontatzen dituen momentu ezberdinen deskribatzaile izango dira”. Hala, denborak gizartean duen eragina aintzat hartuta, gizakion jokabidea aztertuko da, soinua, antzerkia eta dantza uztartuz.
Ikuskizunon inguruko zehaztasun guztiak hemen.

Bestalde, bihar, hilak 22, Maps koreografia taularatuko dute Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 20:00etan. Dantza ikuskizuna Nats Nus konpainiak antzeztuko du eta Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituaren baitan dago. Ikuskizunean, lau pertsonaiak bat egingo dute bidaia berean, edozein hiritako edozein espaziotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button