Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz. Ez hori bakarrik, halaber, lehiaketa honen bidez gazteen parte-hartzea ere nabarmenduko da, eta partaidetza gazte hori euskalduna izango da.
Aurten ia bikoiztu egin da parte-hartzea. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira. Hemen ikus ditzakezue parte hartzaileen blogak.
Bilblogari lehiaketan parte hartzeko hiru atal izan dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da.
Horretarako, honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken iripizde horren harira, blog originalenak ere bere sari berezia izango du.
Lehiaketa urriaren 1etik azaroaren 22ra (gaur itxiko da) bitartean gauzatu da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bidaliko dituzte web gunean islatzeko.
Abenduan epaimahaia (blog-etan adituak diren bi pertsona) bilduko da irabazleak aukeratzeko, eta azkenik, irabazleak iragarri eta sariak emango dira.
Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 300 euro
Taldeko blog onena:300 euro
Blog tematiko onena: 300 euro
Blog originalena: 300 euro
Abenduaren 1ean, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:30ean, egingo den sari banaketarekin batera off-line-ko saio bat egongo da (hitzaldia edo mintegi txiki bat) non aditu hauek blogintzari buruzko datu interesgarriak agertuko dituzten.
Eskerrik asko parte hartzeagatik guztioi!!
Nontzeberri