ESZENA

Azkenerako eta azkenean

Bihar, Nafarroako Antzerki Eskolan, Antzerki Aroa zikloaren barruan, Beheko Larrainek Manifestu bat izeneko obra taularatuko du.

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…” Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Miren Tirapu aktorea da protagonista. Berea ere bada Atte hil aurretik obra ikusgarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button