MUSIKA

“Bilbaomusika Eskola Telebista” ekimen birtuala martxan da

Covid-19 birusak eragindako osasun larrialdia dela eta, Bilboko Udal Musika Eskolak aurrez aurreko jarduera oro etetea erabaki zuen. Zalantza orokorraren aurrean, BilbaoMusika Eskolak hainbat neurri hartu ditu, ikasle guztiak ikasten jarraitu ahal izan dezaten.

Martxan jarri duen ekimen aipagarrienetako bat  BilbaoMusika Eskola Telebista da, non hezkuntza-edukiak, ikasleen entzunaldiak eta eskolako hezkuntza komunitatearentzat interesgarriak diren beste gai batzuk argitaratuko diren.
Era berean, BilbaoMusika Eskolak ikasgela birtual bat ere ireki du, eskolako ikasleek ikasgai bakoitzerako material didaktikoa aurkitzeko eta baita kontsultak egiteko ere.

Bestalde, gogoratu beharra dago, 2020-2021 ikasturterako matrikula egun hauetan egin behar dela.

Erabiltzaileek Bilbao Musikaren atarian dute informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button