ESZENA

Egonaldi artistikoak Zirkozaurreren eskutik

Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua Haztegia da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzaren sortze-fabrikak programak diruz laguntzen dutena.
Orain, horren baitan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaldu du, honako helburuekin: sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen sustatzaileek izaten duten laguntza eta aholkularitza hobetzea, Euskadin bertan sorkuntzarako espazio bat eskainiz; eta babesa eta aholkularitza eskaintzea plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanez.

Deialdia sortze fasean dauden proiektu artistikoak dituzten Euskadiko eta kanpoko konpainiei zuzenduta dago. Otsailaren 26an itxiko da proposamenak bidaltzeko epea.

Zirkozaurre baloratuko ditu proposamen horiek eta aukeratutako konpainien izenak martxoaren 20an argitaratuko dituzte. Aukeratutako artista edo konpainiek eta Zirkozaurrek egonaldi artistikoaren baldintzak ezartzen dituen hitzarmen bat sinatuko dute, bi aldeen konpromezuak zehaztuz, eta hala, egoitza artistikoen egutegia hautatuekin adostuko da.

zirkozaurre.com helbidean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button