ESZENA

BilbaoEszenak Artistak Egoitzan programa abiarazi du

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren Eszenako Artistak Egoitzan hamargarren programaren edizioa deitu du. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan. Programaren helburua proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea da.

Artistak Egoitzan programaren bidez artistei eta artista taldeei lagundu nahi zaie, “arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eszena berriarekin zerikusia duten eta diziplina tradizionalagoekin erlazioa duten proiektuak baztertu barik.

2018ko deialdian parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek datorren martxoaren 9ra arte dute proposamenak aurkezteko. Behin proposamen guztiak jasota, BilbaoEszenak horietatik hiru proiektu hautatuko ditu; 4.000 euroko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko dizkie.

Interesa duten artista eta konpainiek badbilbao.eus web orrietan aurkituko dute informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button