IKUS-ENTZUN

Rosselliniren “Viaggio in Italia”, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Roberto Rosellinik filmatutako Viaggio in Italia (1954, Italia) filma proiektatuko du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Jose Maria Ugarte FAS zineklubeko kideak aurkeztuko du. Roselliniren filmarekin batera, Esmeralda Barriendos espainiarrak zuzendutako En el Rialto film laburra ere pantailaratuko dute.

Sidonie Gabrielle Colette Duo (1934) liburuan oinarrituta, eta Ingrid Bergman eta George Sanders aktoreek antzeztua, Viaggio in Italia modernitate zinematografikoaren abiapuntua dela esan ohi da.

Filmak Italian barrena bidaiatzen ari den bikote britainiar baten istorioa kontatzen du. Bikotea familiaren etxe bat saltzera joango da Italiara, baina Napolira iristerakoan, bien arteko krisi latza piztuko da. Filmak ez du oinarri narratibo sendorik, gidoia zorrotzik; izan ere, Rosellinik bi protagonisten ibilbideak jasoko ditu, bananduta, bakoitza bere bidetik, berriro aurkitu arte.

FAS zineklubaren arabera, “Roberto Rossellini (Erroma, Italia, 1909ko maiatzaren 8a – 1977ko ekainaren 3a) zinema zuzendari italiarra izan zen. Italiar Neorrealismoa delako zinemaren zuzendari handienetarikoa da, Roma, città aperta pelikula egin zuenetik. Izan ere, film hori italiar neoerrealismoaren mugarritzat jotzen da zinemaren historian. Roma, città aperta (1945, Erroma hiri irekia) filmak hiri suntsitu baten sufrimendua eta bizi nahia kontatzen du oso baliabide gutxirekin eta dokumental estiloan”.

Donostian, “Arrasate 1936” dokumentala

Bestalde, Donostiako Tomasene Kultur Etxean, Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa (Dragoi Produkzioak) euskaraz filmatutako dokumentala aurkeztuko dute, gaur, 19:00etan: “Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktadura bizi, sentitu eta pairatu zuten emakumeen ahotan, jasan behar izan zuten izuaren gordina ikusarazten digute. Euren bizipenak borrokaz mintzo dira eta orain garenaren zati bat, euren indarrarengandik eta kemenarengandik jaio zela demostratzen dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button