MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” ekimenaren lehen kontzertua ostiral honetan

Ostiralero, otsailaren 4tik martxoaren 11ra arte, Bilbaina Jazz Club elkatearen lankidetzarekin antolatzen den Bilbao Distrito Jazz programak musika estilo horretako proposamen ugari, gaurkoak eta kalitate handikoak eskainiko ditu. Kontzertuak Begoña, Errekalde, Deustu eta Otxarkoagako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian eta Bertendona institutuan egingo dira, eta bertan, Enrique Oliver & Daniel Torres, Eddie Mejía Quartet, Xavi Maureta, Eri Yamamoto Trio, Irati Bilbao Quintet eta André Carvalho Trio taldeak arituko dira.

Bihar, hilak 4, izango da lehen hitzordua Begoñako Udaltegian, Enrique Oliver & Daniel Torres musikariek osatzen duten Tenorism taldearekin. Beraiekin Jose Carra, Ledian Mola, eta Guillermo McGill arituko dira. Taldearen errepertorioak jazz tradizionalaren, jazz modalaren eta musika garaikideagoaren eragina duten jatorrizko konposizioak ditu. Boskoteko kideak estatuko jazz musikan ospetsuenetakoak dira.

Datorren astean, hilak 11, Eddie Mejía Quartet arituko da Errekaldeko Udaltegian. Otsailaren 18an, Xavi Maureta musikariak Animals Exòtics izeneko lana aurkeztuko du Bidebarrietako Liburutegian. Eta azkenik, otsailaren 25ean, Bertendonako Institutuan, Eri Yamamoto Triok kontzertua eskainiko du.
Martxoko kontzertuak honakoak dituzue: Irati Bilbao Quintet (martxoak 4), eta André Carvalho Trio (martxoak 11).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button