ESZENA

Egunotan “Maluta Zirku Gala” Durangon

Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso&Cía konpainiak Maluta Zirku Gala antolatu dute aurten ere, Durangaldeko Gabonez beste modu batean gozatu ahal izateko. Abenduaren 27tik 30era bitartean luzatuko da ekimena.

Egunotan trebetasunen ezinezkoak, eta birtuosismoaren, poesiaren eta umorearen lagin ikusgarriak plazaratuko dituzte hainbat taldek publiko guztiarentzako ikuskizunik ederrenekin.

Aurtengo programazioan honako partaideak arituko dira: Maggie Bernal (Hula hoops), DAVID Juggler (Malabareak), Dancing Marabu (Diaboloak eta musika), Cirk About It (Akrobaziak baskulan) eta Maria Cavagnero (CYR gurpila).
Eta horiekin guztiekin batera, Ganso&Cíaren ohiko eszena barregarri eta xelebreak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button