ESZENA

Bilboko Kalealdiaren XI. edizioa gaurtik aurrera

Errusiatik, Belgikatik, Madagaskarretik edo Kanadatik, eta Euskal Herritik eta Estatuko gainerako lekuetatik etorritako 20 konpainiak euren ikuskizunak erakutsiko dituzte. Kale Nagusian-Urkixo Zumardiaren eta Astarloa kalearen arean-Jado plazan, Arbietako kalean eta Diputazio kalean, eta baita Bailen Etxe-orratzean ere izango dira ikusgarriak.
Datorren astean jaialdia Zazpi kaleen inguruetara joango da, Plaza Barrira, Areatzako plazara, Arriaga plazara, Santiago plazara, San Nikolas plazara eta, aurten lehen aldiz, baita Areatzako kaira ere.

Bilboko Kalealdiaren edizio honek musika entzunaldiak, zirkuko arteekin lotutako ikuskizunak eta baita arte eszenikoak eta ikus-entzunezko teknologia berriak nahastuz, ukitu esperimental garrantzitsua duten beste ikusgarri zenbait aurkeztuko ditu.
Pantallas Urbanas (gaur, 22:00etan) izango da interesgarrinetako bat. EHUko Arte Eder Fakultatearen proiektua da hau eta Bailen Etxe-orratza izenez ezagutzen den eraikinaren fatxadan irudiak proiektatuko dira zuzeneko musikak lagunduta.

Jaialdiaren edizio bakoitzean, ohikoa denez, ekoizpen propioa estreinatuko du Gaitzerdi Teatro taldeak. Uztailaren 1ean eta 2an ikusi ahal izango da Karrikale ikuskizuna.
Uztailaren 1erako eta 2rako aurreikusten den egitaraua honako hauek osatuko dute: material harrigarrienak erabiliz kapela dibertigarriak, ederrak eta estrabaganteak egiten dituen Veronique des Chapeaux (Frantzia) artista; Minusmal (Katalunia) Clara, el pequeño Clown ikuskizunarekin, eta Malagasy Gospel.

Arriaga plazak jasoko ditu gaueko ekitaldi ikusgarrienak, Atempo Circ (Katalunia), Gaitzerdi Teatro (Euskal Herria) eta Circus Klezmer (Katalunia) taldeen eskutik. Argiz, musikaz eta akrobaziez betetako ikuskizunak izango dira.

Aurten jaialdiak webgunea izango du, eta web gune horretan programazioaren xehetasun guztiak, ordutegiak eta kokalekuak kontsultatu ahal izango dira.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button