MUSIKA

Euskal Herriko Gazte Orkestrak bertan behera utzi du neguko topaketa

EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) urtarrilaren 4ra bitartean, musika egitarau bikain batekin, hainbat kontzertu egin behar zituen.

Hala egunotan, barroko errepertorioaren partitura bikainenetan inspiraturik, eta Astor Piazzolla konpositore argentinarraren obra batekin (bere jaiotzaren  mendeurrena betetzen da) talde gazteak kontzertu bira egitekoa zen honako lekuetan: Tolosa (abenduak 31), Donostia (urtarrilak 2 ), Bilbo (urtarrilak 3) eta Gasteiz (urtarrilak 4).

Egitarauaren barruan J.S. Bach musikagile handiaren obrak prestatu dituzte, hala nola Brandenburgeko Kontzertua, edota Biolinerako Kontzertua. Horiez gain, Locke, Vivaldi edo Corelli konpositore obrak ere haizatu behar zituen Euskal Herriko Gazte Orkestrak.

Oraingo honetan, Lina Tur Bonet da zuzendaria eta biolina.

Oharra:
Euskal Herriko Gazte Orkestrak bertan behera utzi du neguko topaketa, musikarien artean Covid kasuak antzeman ondoren. Birusaren zabalkundea etete aldera eta erantzukizuna ardatz hartuta, osasuna lehenetsiz zuzendaritzak topaketa eteteko erabakia hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button