ARTEA

Detritus artistaren bataila-eremua ikusgai Donostian

Detritus (Donostia, 1964) izeneko artistak Donostiako Arteko galerian jarri duen erakusketa, azaroaren 15era arte zabaldu da, eta, bertan, donostiarraren marrazkiak, kartelak, eta liburuak daude ikusgai.

Galeriaren webgunean irakur daitekeenez, “bere lanetan mina eta larritasuna itzulingururik gabe jorratzen dira, amorruz eta desadostasunez bustitako ikuspuntu existentzialista batetik abiatuta”.

Donostiarrak Redefinir lo real izenburuarekin aurkeztu du erakusketa, eta Donostian jarri duen estreinakoa da. Izan ere, New Yorken eta Madrilen bizi izan da 15 urtez Detritus. Erakusketan, halaber, lan originalak eta hainbat liburu bildu ditu.

Bere obran ilustratzaileen eragina nabarmena da, 40ko urteetako ilustratzaile estatubatuarrengandik, Moebius komiki egile ospetsurenganaino. Hala, amildegi sozialaren eta egonezin pertsonalaren artean dagoen gunean koka daiteke Detritusen obra; hau da, hedabideei euren irudi-kontrola kentzea beharrezkoa dela uste dutenentzako bataila-eremua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button