Arte garaikidearen testuingurua ekoizteko programa irekia den eremuak plataformak praktika artistikoari zuzendutako bi laguntza esleitzeko deialdia aste honetan bertan amaituko da. Azken egunetan zaudete, hortaz, argi ibili.
“Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin”.
Testuinguru horretan egin da praktika artistikoari zuzendutako laguntzen deialdia. Bere oinarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.
Diogun bezala, eskaerak aurkezteko epea azaroaren 7an (larunbata) bukatuko da. Ostean, erabakia azaroaren 25ean jakinaraziko da, eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez.
