MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdiaren zazpigarren edizioa larunbatean hasiko da, Bilbon

Beste behin emakumeak eta euren hip hop-a izango dira protagonista Bilboko Udalak eta Eskina Femenina taldeak antolatutato Bazter Fest jaialdiaren 7. edizioan.  Azaroaren 6an izango da ekimena, 19:00etan hasita, Bilborock aretoan.

Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da. Taldea “gaur egun bizi dugun errealitateari euskarazko letra eta erritmoa jartzeko duen indar eta ausardiagatik nabarmentzen da”.
Horien ostean, WomanPowah etorriko dira. Honako hauek osatzen dute taldea: La Basu, Vittersweet, Kenna I, Las Tea Party Djs-ko Lorea, eta Mad Muasel.
La Basu Euskal Herriko hip hop munduko erreferente handienetako bat da. Rap, soul, reggae eta flamenko generoetan nabarmentzen da. Berak egin zuen euskarazko lehen rap diskoa. VitterSweet da Berta VitterSweet bere musika-etapa berriraro hartu duen izena da.
Kenna I musika beltzean mugitzen da, soul, R6B eta hip hopetik hasi eta trap, dancehall eta afrobeat gaurkotueneraino.
Tea Party Dj’s 2010ean jaio zen, Eva Gutierrezek (La Cuisine) eta Lorea Argaratek (Flow) sorturik. Jatorrian funky eta elektrosinwgera bideratutako esperimentu gisa sortu zen.
Eta Mad Muasel Estatuko dancehall panoramako artista aitzindarietako bat da eta mikrofonoa erabiltzen du pentsatzen duena esateko.

Bazter Festak 2015ean egin zuen lehen ediziotik aldarrikatzen dituen helburuak Ibaiondoko Barrutiko kultur ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta genero musikal horretan emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea dira.

Jakingarri guztiak hemen dituzue: Bazter Fest.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button