BERTSOTAN

Bihar Señora Sariketaren IV. edizioa

Zortzi bertsolarik hartuko dute parte emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateei ikusgarritasuna ematea helburu duen Señora Sariketaren IV. edizioan.

Ekimena ekainaren 8an egingo da Portugaleten. Aurten, egun bakarra izango du sariketak, eta makina bat kontu bildu dira egitarauan.
Goizean, 12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideen eskutik, Izar Gorria tabernan hasita. 14:30ean, bazkaria izango da, Portugaleteko merkatuan. Bertso-saioa eta sariketa 17:30ean izango da eta hor arituko dira zortzi bertsolari hauek: Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri, Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de Los Aires Amundarain, eta Irati Majuelo Itoiz. Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.

“Emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko helburuz sortu zuten  Señora Sariketa duela lau urte; belaunaldien eta lurraldeen arteko aliantzak sustatuta, betiere.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button